XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Koronelak eta biok elkarri hitz eman genion, zin eginez, geure neskalagunak erreskatatuko genituela asteazkenean binaka paseatzera irteten zirenean.

Egoeraren larritasunak beharturik, koronelaren garun eraginkorrak, legez kanpo aritzera ohiturik baitzegoen, pirata zelako, su artifizialekin erasoa egitea iradoki zigun.

Hala eta guztiz ere, sentimendu gizakoiek eraginik, bertan behera utzi genuen proiektua, kostu handiegikotzat jotzen genuen eta.

Koronela, jaka botonduaren azpian ezkutaturik zeraman paper-ebakitzekoaz arinki armaturik, eta bandera beltz beldurgarria eskuan zuela, nire pertsonaren aginteaz jabetu zen seinalaturiko egun gogoangarrian, arratsaldeko ordu bietan.